
Philosophie
Iruñean bizi gara, aspalditik. Eta bizikletaz mugitu gara handik eta hemendik, betidanik. Bizikleta sustatzen orduak eman ditugu eta emanen. Bizikletaren garapenean arazo/ oztopo bat bizikletaren erabilera indartzeko dendak ziren. Batzuetan ez zizuten bizikleta konpontzen, prezioak halako, jende desatsegina bestetik, merkatua geldoa zen, eta hiriari begira ez zegoen produktu asko, urria zen eskaintza. Denda gehienak elkarren antzekoak ziren. Hau kopondu behar zen eta lanari ekin genion.
Hasteko bertze produktu askoren bila ibili gara, bagaude eta izanen gara. Bizikleta ferietara joan gara bi aldiz ( 2004 eta 2007), Friedrischafenera, alemaniara. Han kontaktuak egiteaz gain, merkatuan zegoena ikusi dugu, bereziki begiak jarriz hemen saltzen ez diren trasto horietan; bertze bizikleta klaseak, hirikoak, aulkitxoak, bertze elkarteak, mekanika, eta abar. Ez gara lokartu, alegia.
Ekologia da gure helburu estrategikoa. Horregatik bizikletak saltzeaz/ konpontzeaz gain 2.eskuko bizikletak plazaratzen ditugu. Honela berreskuratu egiten ditugu. Horrez gain material ezberdinak birziklatzen dugu: kartoia eta papera, burdina, aluminioa, kobrea, kubiertak eta kamarak, eta abar.
Dendan sartu bazarete ohartuko zineten loreak ditugula kanpoan, edo musika( ona batzuetan, arraroa bestetan) bi besaulki urdin jarri dizuegula eta abar.Leku atsegina eskeini nahi dizuegu, eta horretan gabiltza. Denda ireki aitzin, garbi genuen ez genuela Indurainen, valverde, edo lemonderen argazkia horman eskegiko. Eguneroko bizikletak, edo bidaian zeudenak bai, ordea. Kontinente bakoutzak ukanen ditu bere argazkiak, batzuetan arruntak, besteetan bikainak, ikusgai izanen dituzue.
Bakoitzari bere hizkuntzan hitz egiten ahalegintzen gara. Euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, alemana, portugesa, italianoa, zulu, wolof, arabe, eta errusieraz moldatzen gara. Bistan denez, euskaldunak gara.
Eta philosophiearekin finitzeko, bi ele: autoaren diktadura burugabearen aurka gaude, eta sutsuki eginen diogu aurre.
Hala bedi 
