Albisteak

Alpeetako azeria gure artean ibili da

Entzuten duzuen modura, alpeetako azeria hamendik ibili da pasaden astean, Stefan du izena eta "sugea" izeneko bidaia ari da egiten( the snake). kanarietan hasi eta alemaniaraino igoko da. Nolakoak diren gauzak, ez zuen pentsatzen euskal herrian emango zuenik denbora maiz, baina koadroa hautsi zitzaion piriniotan eta luzatu zuen bere estantzia aste batez, bizikleta berria etorri arte.

argi eta garbi

Proiektu honen asmoa beti izan da bizikletaren inguruan dauden artikulu interesgarriak aurkitzea. Peninsula honetan gutxi dira hirirako bizikletarendako produktuak. Gutxi erraten dugu, gutxitan aurkitzen direlako ohiko dendetan. Guk, adibidez, hasieratik nahi izan dugu haurrendako, eta aita-amendako produktuak ekartzea dendara. Hala nola, gurditxoak. Hamaika aldiz sartu zaizkigu jendea dendara hauek ikusteko. toki orotakoak, gehienak aho zabalka, edo bestela hau erraten zuten: " Nik gurdi hau Amsterdamen ikusi dut", eta halakoak. Pixkanaka ekarri ditugu. Ez da erreza izan, ez pentsa. Peninsulan banatzailerik ez, eta atzerrira jo izan dugu, Holandara edo Alemaniara, esaterako. Azken herrialde honetan ditugu begiak pausatuak. Kalitate handiko produktu zentralak garatu dituzte, azken urteetan. Ospe handia ari dira lortzen munduko txirrindularien artean, lehen mundukoen artean bereziki. Garestiak dirudite lehen kolpean, baina denborak kontrakoa frogatzen du.Gaurkoan argia ekarri nahi izan dugu. Hauxe da miresmen anitz eragiten duen produktu bat: SON NABABENDYNAMO, edo gabekodinamoa, gurera ekarrizrent bicycle pamplona

zergatik ez dugu izanen Lejarretaren argazkia dendan, agerian

Camino de santiago Bici Lejarreta kendu eta idatzi Indurain, edo Gorospe, edo Herrera, Armstrong, Fignon...nahi duzuna. Ez dugu gure dendan paratuko txirrindulari profesionalen argazkirik. Ez duzu ikusiko argazki erraldoi bat, honela sinatua: A mis amigos(zergatik idazten dituzte gezurrak?) de la tienda tal, del bar lopez...eta abar. Egiazko maitasunaren alde gaude gu.

autostressssssa

Ikusi al duzu jendearen aurpegia? Erran nahi dugu autoan dauden aurpegiak, batez ere gidarien soslaia. Hirian. Hamar kilometroan zenbat aldiz haserretzen dira? noraino iristen zaie tentsioa? Arazo psikologikoez gain, fisikoak ere badakartza auto barnean ibiltzeak.

albisteez eta abar

Bidegorriak, ai!!! hemen badakigu ez dituztela gorriz margotuko, akaso euskararekin topo ez egiteko. Bakar batzuk besterik ez dago iruñea aspergarri honetan. konexiorik gabekoak edo oso, oso, oso gaizki diseinatuak. Bizikletaz mugitzen garenok ez omen gabiltza presaka, ez omen goaz estu lanera iristeko, haurrak hartzeko, erosketak egiteko, maitalearekin elkartzeko( ad nauseam)... horregatik egin dizkigute hain ederrak diren 90 gradoko errebueltak. camino de santiago pamplona

Syndicate content
Diseño y desarrollo INVESTIC con DRUPAL