albisteez eta abar
Bidegorriak, ai!!! hemen badakigu ez dituztela gorriz margotuko, akaso euskararekin topo ez egiteko. Bakar batzuk besterik ez dago iruñea aspergarri honetan. konexiorik gabekoak edo oso, oso, oso gaizki diseinatuak. Bizikletaz mugitzen garenok ez omen gabiltza presaka, ez omen goaz estu lanera iristeko, haurrak hartzeko, erosketak egiteko, maitalearekin elkartzeko( ad nauseam)... horregatik egin dizkigute hain ederrak diren 90 gradoko errebueltak. 
Bigarren arazo larria: antropologikoa. Bisita ezazue Alemaniako edozein hiri; segituan ohartuko zarete jende gutik baliatzen duela espaloia oinez ibiltzeko. Bizikleta ugari dago non nahi, baina jende guti oinez. Espaloian ezarri dituzte leku anitzetan bidegorriak, eta ez dakar arazorik, alde batetik kultura sakona dagoelako bizikletekiko, eta bestaldetik jende guti dabilelako( gurekin konparatuz, beti ere) espaloietan.
Gurera etorriz, ohikoak dira oinezko eta bizikletroen arteko hika mikak eta dialektika. leku bera okupatzen dute, eta espazio bera okupatzeak ezinegonak ekartzen ditu maiz. egunerokoan ikusten dugu. Ados? Jarri dezagun bada.
Hemen orohar, jende ugari dago espaloietan. oinez mugitzen da jende gehiena hiri ttipi honetan. Ez dakit teknikoak ez ote diren konturatu, baina iruñean ezarriko dituzten bide gehienak espaloietan ezarriko dituzte, sarri askotan bereizketa handirik gabe. konfliktoa bandeja gainean dugu. espaziorik gabe errepidean, espaziorik gabe espaloietan...batzuetan lan nekeza da bizikletaz mugitzea hiri honetan. Beldurra nagusi da jende askoren artean. jendeak bizikleta erabiliko luke segurtasuna bermatuko baliete . horra hor lehen ikasgaia. Beldur tasa jaistearena alegia


