autostressssssa

Ikusi al duzu jendearen aurpegia? Erran nahi dugu autoan dauden aurpegiak, batez ere gidarien soslaia. Hirian. Hamar kilometroan zenbat aldiz haserretzen dira? noraino iristen zaie tentsioa? Arazo psikologikoez gain, fisikoak ere badakartza auto barnean ibiltzeak.

Kalean arnasten dugun nahasmasa nazkagarria baino % 67 gehiago irensten dugu auto barnean goazela. Egin kontu.
Autoa nerbioekin lotzen dugun bitartean, bizikleta zoriontasunarekin lotuta dago ( The bycicle in Southampton 1988, Smith)
Holandako gobernuak 90. hamarkadan eginiko esperimentu baten arabera, autoa konpontzen zuten jendeari bizikleta bana utzi zieten, lanera joateko. Aste bete bizikletaz ibili ondoren % 87a ohartu zen aldeaz, eta autoa aparkatzeaz gain bizikletaz mugitu ziren tulipanen herrian zehar.

Ez dakigu hemen zer gertatuko litzateke( badakigu, baina ez dugu onartu nahi), baina gure dendan hainbat jendek hartu du erabakia: bizikleta bai, autoa kaput. Orain berean zazpi pertsona dut buruan, autoa alde batera utzi dutenak. Badakigu pozik daudela, eta tarteka gozatzen dutela haizearekin jolastea. Holakoetan veiculo sem stress edo stressik gabeko ibilgailuak dira. Mezu hau erabili nahi izan dugu, brazilgo doinu eta koloretan, hirian plazaratzeko matrikula baten bitartez. Harro erraiteko zoriontsuak garela, lasai gabiltzala, eta nahi dugunean gelditzen ahal garela, muxuak emaiten ahal ditugula, solasean aritzen ahal dugula, inori enbarazu egin gabe, eta gainera, gustu handiz.

Autoak, berriz, bozina baliatzen dute harreman sozialak sustatzeko.-Atzo PUUUU egin nizun, eta ez ninduzun agurtu, eta holakoak botatzen dituzte klaxonkideek. Ez ba, auto batek PUUUU egiten badu, horregatik bederen, ez dut burua mugituko.

Horixe, matrikula polit hauek dendan ditugula salgai, dendan bakarrik.bicicletas pamplona

Diseño y desarrollo INVESTIC con DRUPAL