zergatik ez dugu izanen Lejarretaren argazkia dendan, agerian

Camino de santiago Bici Lejarreta kendu eta idatzi Indurain, edo Gorospe, edo Herrera, Armstrong, Fignon...nahi duzuna. Ez dugu gure dendan paratuko txirrindulari profesionalen argazkirik. Ez duzu ikusiko argazki erraldoi bat, honela sinatua: A mis amigos(zergatik idazten dituzte gezurrak?) de la tienda tal, del bar lopez...eta abar. Egiazko maitasunaren alde gaude gu.

Aste honetan Telekom alemaniarrak logotipoa kendu die bere taldeko maillot orori. Segituko dute sosa jartzen, baina logoa kendu diete. Honela ez dute burmuin gaiztoek nahastuko telekomen ohorea( baldin badu) eta txirrindularitza profesionalaren kiratsaren arteko harremana.Adidas etxeak berdin jokatu du; sinaturiko kontratuak errespetatu dituzte, sosa segituko dute ematen, baina, adi: ken ezazu nire logoa hortik. Lotsak eragindako erabakia, nonbait. Epika aspaldian dago hilobian, lirika ondo-ondoan, saint martreko kanposantuan, Baudelier eta Sartreren hilobi gibelean, hain juxtu.

Tom Simpson hil zen egunetik aurrera dena joan da aldapa behera, abiada bizian. Han gelditu zaizkigu Gino Bartali handia, Loroño eta Anquetil, eta gure osaba, Estacas de Trueba mozkorturik igotzen zuena. Epika hilda dago. Floyd Landisek berreskuratu zuela ematen zuenean, zapla!!! Dena da gezur handi bat. Umetan, gaztetan hasten dira pilula hau hartzen, gero medikuak erran du beste edabe hau edateko, bide nekosoa arindu nahiean...profesionaletara heltzeraino. Kirol orotan praktikatzen da dopina, modu baten edo beste baten. Txirrindularitzan eragin handiago du, bistan da, esfortzua intentsitatez eta luzeraz handiagoa baita.

Dopin madarikatuaren afera ez balego ez dugu uste iritzia aldatuko genukeenik. Mafia ttipiak sortzen baitira talde inguruan. Euskaltel begiratzea besterik ez dago: Nondik atera ote da Madariaga" Manager" hau? Mungiatik erran du jakintsua. Bai, eta? Iluna da, arras, mundu hau.

Dendan ragazkiak ditugu eta ukanen ditugu, harro, zintzilik: Atakamara joan zirenekoen argazki hura, Vietnamgo mekanikoak, Bolibiako ragazki zoragarriak, Gonzalok bizi izanikoak. Hauek bai merezi dutela gurean egotea. Laster Indiakoak eta hegoafrikakoak eskegiko ditugu. Eta armeniakoak, eta Kubakoak...

Diseño y desarrollo INVESTIC con DRUPAL