argi eta garbi
Proiektu honen asmoa beti izan da bizikletaren inguruan dauden artikulu interesgarriak aurkitzea. Peninsula honetan gutxi dira hirirako bizikletarendako produktuak. Gutxi erraten dugu, gutxitan aurkitzen direlako ohiko dendetan. Guk, adibidez, hasieratik nahi izan dugu haurrendako, eta aita-amendako produktuak ekartzea dendara. Hala nola, gurditxoak. Hamaika aldiz sartu zaizkigu jendea dendara hauek ikusteko. toki orotakoak, gehienak aho zabalka, edo bestela hau erraten zuten: " Nik gurdi hau Amsterdamen ikusi dut", eta halakoak. Pixkanaka ekarri ditugu. Ez da erreza izan, ez pentsa. Peninsulan banatzailerik ez, eta atzerrira jo izan dugu, Holandara edo Alemaniara, esaterako. Azken herrialde honetan ditugu begiak pausatuak. Kalitate handiko produktu zentralak garatu dituzte, azken urteetan. Ospe handia ari dira lortzen munduko txirrindularien artean, lehen mundukoen artean bereziki. Garestiak dirudite lehen kolpean, baina denborak kontrakoa frogatzen du.Gaurkoan argia ekarri nahi izan dugu. Hauxe da miresmen anitz eragiten duen produktu bat: SON NABABENDYNAMO, edo gabekodinamoa, gurera ekarriz
Argazkian dakusazuen bezala, gurpegia da, edo gurpegiarekin bat datorkigu traste hau. Gaur egun mota honetako dinamoak asko zabaldu dira, eta benetako aurrerapausoa dakar bizikletaren argiztatzeko. Ekoizle ezberdinek produzitzen dituzte halakoak, Shimanotik hasi, SRAM, Sturmey archer, eta Txinan ezagutzen ez ditugun zenbait. Ororen artean Schmidt jaunak diseinatutakoa onena da. besteak baino arinagoa, iragazgaitza da%100ean, bizitza luuuuuzea du eta besteak baino potentzia handiago du. Garestiagoa, zentzu baten. Guk uste dugu merkeena dela, emaitza ikusita. Altzairu 18/10 erabili dute oskola egiteko. Enpresa ttipia da, Tübingenen dute egoitza, eta jator samarrak dira, alemaniarrak diren arren. Lan taldean, Maliko lankide bat dute, djembea jotzen duena. Ez dakigu ekoizpenari begirako musika den, edo fisikak agindutako zerbait izanen den. Informazione gehiago eskuratu nahi baduzue, jo www.nabendynamo.de delako orrira eta hantxe daukazue behar duzuen informazione oro. Besterik gabe, jakin dezazuen.


