Alpeetako azeria gure artean ibili da
Entzuten duzuen modura, alpeetako azeria hamendik ibili da pasaden astean, Stefan du izena eta "sugea" izeneko bidaia ari da egiten( the snake). kanarietan hasi eta alemaniaraino igoko da. Nolakoak diren gauzak, ez zuen pentsatzen euskal herrian emango zuenik denbora maiz, baina koadroa hautsi zitzaion piriniotan eta luzatu zuen bere estantzia aste batez, bizikleta berria etorri arte.
Asko disfrutau egin dugu bere presentziaz, oso pertsona alaia da, nahiz eta alemandarra izan jeje. Bere orrialdea ikuskatu nahi izanez gero link bat jarri dizuegu. Orrialdea berez Blog bat da eta alemanieraz dago baina argazki ederrak atera ditu ibilbidean zehar(baita gure herrian ere).
Ea mutiko hau ikusita norbait animatzen den bizikletaz bidaiatzera, zeren eta bidea ez da amaitzen Santiagon, ezta erroman ere.
www.alpenzorro.de
