Nabarreriako Parkinharen leku aldaketa
Ai ene, hemen utzi nuen bizikleta azken aldian, baina aldatu digute parkinha lekuz!!
batek baino gehiagok pentsa izan dezake hori maiatzaren lehengo egunetan, izan ere nabarreriako parkinha lekuz mugitu dugu.
Karmen kaleko 13.ean egon gara urtez, baina auzokideak igogailua ezartzeko parkinharen zati bat behar zuten, orduan, denbora asko eman eta gero bajera aproposa aurkitu dugu Karmen kale berean parkinha berrirako.
29an alegia gaude orain.
Nabarreriako parkinha 3.aldiz mugitu dugu lekuz, Barkillerosetik karmen kalera, ta oraingoan karmen kale berera. Oso hasiera latzak izan dira parkinha zein dendarenak, baina apurka goaz burua altzatzen, oso kontent gaude nabarreria zein anttontxuko parkinekin ta erabiltzaileekin.
Espero dugu, egunen baten parkinhak pribatuak izatetik udaletxeak kudeatzera pasatzea, baina ez da hori udaletxearen politikei buruz gehien axola zaiguna.
Gogoraraztea parkinharen mugitzearekin kapazidadea handitu dugula.
