Txibiren bidaiak

Iruñeko karriketan ezaguna da Txibi, ez guztientzako baina bai zenbait jende artean. Azken aldi honetan Oraintxen (mezularitza entrepresa) ibili da lanean, kalean gora, kalean behera, baina egun hauetan hegoamerikan dabil mendian gora, zein desertutan, non herrixketan.
Blog baten bere bizikletaz gaineko bidaia azaltzen ari zaigu http://hirumugarantz.blogspot.com .Inork interesa badu bueltatxo bat emon dezake blogean edota mezu bat igorri. Bolivia, Argentina ta seguraski Txiletik ibiliko da mutikote hau, bere bizikleta gainean, karriko batekin jendea ta lekuak ezagutzeko gogoarekin.
Badakigu jende gehiago dabilela bizikletaz eta bloggak idazten, baina txibi 2.eskuan ibilia da lanean ta maiz pasatzen da guretik.
Aukera ona da bizikletaz bidaiatzearena lana barik geratu direnentzat, edota denbora librea dutenentzat, baita bidai berezia egin nahi duenarentzat.

Diseño y desarrollo INVESTIC con DRUPAL