Beherapenak!!

Bai ba! beherapenak etorri dira 2.eskura, Bretania Haunditik.
Libera esterlina (sterling pound)depreziatu egin da krisia dela eta, honen ondorioz beherapen sutsuak aurkeztu ditu Brompton europear saltzaileei, eta hoien artean 2.eskua-ri. Orain arteko prezioei %15eko deskontua ezarri diote, alajaina 1000€ kostatzetik 800€ kostatzera pasa dira, gutti gora behera.
Esan beharra dago Brompton ingalaterran ekoizten dituela bizikleta guziak, ez dituela ERE-rik planteatu, ez diela eskatu langileei gutxiago kobratzea, beste enpresatan bezala, eta hortaz aparte ulertu dutela libera eta euroren arteko desberdintasuna eta bezeroen aldeko apustua egin dute.
Eta noski, nola ez, kalitate haundiko bizikleta da.

Diseño y desarrollo INVESTIC con DRUPAL