Bigarren eskuko bizikleten irudia

Bigarren eskuko bizikletak

Hementxe dituzue gaur ditugun bizikletak. Egunero jartzen ala kentzen ditugu. Hemen ikusten dituzunak salgai daude. Baten bat gustukoa baduzu, deitzen ahal diguzu , daukan zenbakia erranez, eta 3 egunez gordeko dizugu. Fiantza ere ezartzen ahal duzu. Modu horrekin segurtatuko duzu bizikleta aste betez (Epea igarota salgai jarriko dugu berriro eta fiantza itzuliko dizugu. Euro pare bat kobratuko dizugu dudati izateagatik) Ikusi eta aukeratu, beraz.


Guztiak daude konponduta , edo begiratuak. Ez dute garantiarik, idatzita. Bai hitzezkoa ordea.( adibidez bi hilabeteren buruan piezaren batek huts egiten badizu, hausten bazaizu, edo...dohainik konponduko dizugu) Mekanikoki denak dira baleko.

Oharra bizikleta bat, edo bi, edo mila saldu nahi duenarendako:
Demagun bizikleta bat daukazula ganbaran, ahantzita. Saltzea erabaki duzu. Primeran. Guregana ekartzen baduzu, hauxe da jakin beharrekoa:
Art.1: bizikleta dendan utzi behar duguzu, gainbegiratua egin dezagun. Sine qua none.
Art.2: Kalitate oneko bizikleta bada( 200€tik gorako salmenta) dendan utziko duzu eta saldu ondoren prezioaren %70a jasoko duzu. Guk %30a jasoko dugu. dendan ez ezik interneten ere erakutsiko dugu.
Art.3: kalitate eskaseko bizikleta saldu nahi baduguzu, jakin beharrekoa da merkatuko prezioak apalak direla, zinez. Ez ikararik hartu 10, 20 edo 30€ emaiten badizugu bizi truk. Ados egotekotan, kobrantza. ados ez bazaude, bizikleta atzera eraman. eta bake santüa.
Art.4: Ez dugu bizikleta lapurtuekin lan egiten. adi beraz.
Art.5:Ekarri diguzun bizikleta hori konpondu behar bada, ekinen diogu lanari. Saldu ondoren kobratuko dizugu konponketa.

Kategoriak
Diseño y desarrollo INVESTIC con DRUPAL